Orio Arraunketa Elkarteak emaitza onak lortu zituen ostiraletik igandera bitartean Banyolesen (Herrialde Katalanak) egindako aulki mugikorreko Espainiako txapelketan. Elkarteak bederatzi ontzi aurkeztu zituen lehiaketara, eta horiek guztiek bero handiarekin jokatu behar izan zituzten estropadak.
Emaitzei erreparatuta, elkarteko infantilek lortu zituzten bi dominak: mutilen eta nesken zortzikoek hirugarren egitea lortu zuten. Hala, Orio AEko nesken zortzikoa estreinako aldiz izan da podiumean Espainiako txapelketan.
Bestalde, Javier Puertasek eta Jare Millaresek ere emaitza onekin bukatu zuten txapelketa banakako skiffean, biek B finaletaraino iristea lortu baitzuten. Beteranoen sailkapen orokorrean hamabigarren sailkatu zen Puertas, eta Millares zazpigarren.