Gure Zirkuak 14 funtzio iragarri ditu Orion

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 5a, 19:10

Zirkuko lan-taldea ari da karparen muntaia egiten Muntoaren ondoko berdegunean. Uztailaren 16tik abuztuaren 1era bitartean programatu dituzte emanaldiak Orion.

Ailegatu da herrira Gure Zirkua. Muntaketa lanetan aurrera egiten ari dira langileak, eta tirolina dagoen parkeraino hurreratuz gero, haien karpa marradunaren zati bat ikus daiteke dagoeneko. Sare sozialetan jakitera eman dutenez, uztailaren 16tik abuztuaren 1era bitartean 14 emanaldi egingo dituzte Orion. 2019 eta 2020 urteetako uda denboraldietan izandako esperientzia onari segida emanez, hirugarren urtez jarraian etorri da Gure Zirkua herrira.

 
 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide