Semaforo gorria piztu da hondartzan arratsaldean

IƱigo Gaiton 2021ko uzt. 5a, 18:48

Antilla hondartzaren aforoa kontrolatzen duen semaforoan argi gorria piztu da duela ordubete inguru. Aurtengo denboraldian, erabiltzaile kopuruak muga jo duen aurreneko aldia da gaurkoa, eta jende-ilarak sortu dira araututako bi sarreretan. Hala, herritarrek eta bisitariek zain egon behar izan dute hondartzaz gozatu ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide