Ur-jolasekin freskatu dira udaleku irekietako haurrak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko uzt. 5a, 11:48

Goizean goizetik gaur bero handia egingo zuela nabari zen, eta udaleku irekietako haurrek ur-jolasak egiteko aprobetxatu dute goiz eguzkitsua. Hala, herriko hainbat parketara joan dira urarekin jolastera.

Udaleku irekietan ohitura izan da aspalditik egun batean Bota Ura egitea; hau da, haur taldeak kalean ibiltzen dira batetik bestera balkoietatik ura botatzeko eskatuz. Aurten, ordea, izurritea eta, segurtasun protokoloak zorrotz bete behar dituzte udaleku irekietan, eta Bota Ura egin beharrean ur-jolasak egin dituzte talde txikitan banatuta. Goiza gustura pasa dute haurrek urarekin jolasean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide