Orioko Udalak jakitera eman duenez, uztailaren 7an eta 21ean ziklomotoreei (50 z.k. baino gutxiago dituen eta 45 k/o abiadura gainditzen ez duten bi gurpileko ibilgailuak) azterketa teknikoa egiteko aukera izango da Ikastolaren ondoko plazan. Interesatuek, 08:30etik 14:30era pasatu beharko dute ibilgailuaren azterketa. Horretarako, nahitaezkoa izango da aurretik txanda hartzea 943626300 telefono zenbakira deituta.