Ignazio Lertxundi da ekaineko KARKARA aldizkariko zozketako sariduna

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 30a, 14:38

Aldizkarian ezkutatuta zegoen KARKARA pertsonaia aurkitu behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta erantzun zuzena bidali zuten bazkideen artean zozketa egin zen.

Ekainaren hasieran argitaratu genuen KARKARA aldizkarian, argazki saio bat zozkatu genuen Iban Egiguren argazkilariaren eskutik. Zozketan parte hartzeko aldizkarian ezkutatuta zegoen KARKARA pertsonaia aurkitu behar zuten bazkideek, eta erantzun zuzena bidali zuten bazkideen artean zozketa egin zen. Hala, ekaineko zozketako sariduna Ignazio Lertxundi izan da. Ignazio aste honetan etorri da KARKARAko bulegora saria jasotzera eta laguntzaileak ere ekarri ditu, bilobekin batera jaso baitu saria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide