Karela kiroldegiak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Udako ordutegia uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean izango da indarrean.

Orioko Karela kiroldegiak jakinarazi du bihartik aurrera udako ordutegia abiatuko duela. Hala, datozen bi hilabeteetan astelehenetik ostiralera 07:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 22:00etara izango da irekita, eta larunbat, igande eta jai egunetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara. Udako ordutegia uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean izango da indarrean.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide