Ikasturtea amaituta, udan itxita egongo da Orioko Emakumeen Ahalduntze Eskola

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 29a, 11:47

Ahalduntze Eskolak emakume etorkinen ahalduntzea sustatzeko tailerra antolatu zuen udaberrian. Artxiboko irudia.

Irailean proposamen berriekin bueltatuko da ahalduntze eskola.

Ostiralean, ahalduntze eskolak antolatutako ekimenetan parte hartu duten emakumeak bildu ziren , eta Francis Bermudezek egindako merienda nikaraguarrarekin amaitu zuten ikasturtea.;

Ahalduntze eskolako arduradunak "oso gustura" daude, gizartea izurrite egoeran murgilduta badago ere, tailer, ekimen eta hitzaldi ugari egin ahal izan dituztelako; "eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi", adierazi dute.

Ahalduntze eskola udan itxita egongo da, baina gogorarazi dute apal moreko liburuak liburutegian izango dituztela herritarrek eskuragarri. Irailean proposamen berriekin bueltatuko dira lanera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide