Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitarartu dituzte Orioko Udalak Gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten entitateei edota erakundeei dirulaguntzak emateko zehaztu dituen oinarriak. Horren arabera, Orion eta eskualdean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeek jaso ahal izango dituzte dirulaguntza horiek, partaidetza bultzatzea, gizarte-laneko boluntarioak promozionatzea, biztanleen arteko solidaritatea bultzatzea eta integrazio eta gizarteratze arazoak dituzten pertsonengan arreta jartzea helburu dutenek, hain zuzen ere. Hala, eragileek eskaerak hilabeteko epean aurkeztu behar dituzte Orioko udaletxean.
Deialdiaren inguruko xehetasun gehiago eta eskaera orria hemen.