Amak taldeak zuzeneko ederra eskaini du

Karkara

Amak laukoteak kontzertu gogoangarria eskaini zuen atzo kiroldegian. Alaitz Telletxea Tolosa, Maixa Lizarribar Saizar, Amaia Oreja Unanue eta Kristina Solano Maizak trikitia jotzen nahiz kantatzen aritu ziren, eta bertaratu zirenek ederki gozatu zuten emanaldiarekin. Hona hemen zuzenekoaren lagin bat ikusgai, zeinean Loa, loa, txuntxurrun berde abestia jotzen ari diren.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide