Patxi Uranga aske geratu da hamabi urteko kartzela zigorra bete eta gero

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 19a, 13:44

Iazko azaroan hirugarren gradua jaso ostean, asteburu honetan bukatuko da Auzitegi Nazionalak Patxi Urangari eta Olatz Lasagabasterri ezarritako hamabi urteko zigorra. Segurtasun indarrek kendu diete dagoeneko eskumuturrekoa.

 

Patxi Uranga euskal preso oriotarra hirugarren graduan egotetik aske izatera pasatuko da asteburu honetan. Urangari eta Olatz Lasagabaster usurbildarrari dagoeneko kendu diete eskumuturrekoa segurtasun indarrek, eta aurrerantzean libre izango dira, Auzitegi Nazionalak ezarritako hamabi urtetako kondena bete eta gero.

2009ko ekainean atxilotu zituzten biak, ETAko kide izatea egotzita. Haur motxiladunen arazoaren erakusgarri izan da haien kasua. Izan ere, Valentziako (Herrialde Katalanak) Picassent espetxean jaio zen Xua bien alaba, eta umeak hiru urte bete zituenean amarengadik banatu zuten. Hori dela eta, Xua Gurasoekin Etxera ekimena jarri zuten martxan hainbat herritarrek, bi presoek kondenaren hiru laurdenak beteta ziztuztela-eta, aske behar zutela salatzeko. 2020ko otsailean Aranjuezera (Madril, Espainia) lekualdatu zituzten bi presoak, eta han jaio zen Maddi, bigarren alaba.

2020ko azaroan Martutenera lekualdatu zituzten hirugarren gradua jaso eta gero, eta han amentzako modulurik ez denez, kondena etxean betetzen jarraitzeko baimena eman zioten Lasagabasterri. Geroago, baimen bera jaso zuen Urangak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide