Arraun denboraldia 2021: Traineru estropadei buruzko edukiak kanal berezian bilduko ditu karkara.eus-ek

Karkara

Besteak beste, Orio AEko arraunlarien fitxak, albisteak eta ikus entzunezkoak egongo dira irakurleen eskura 'Arraun denboraldia 2021' kanalean. Porra bat ere antolatuko da aurten.

Aurten ere, traineru denboraldiaren jarraipen zabala egingo du KARKARAk, astez aste. Hala, dagoeneko webgunearen goikaldean aktibatu den Arraun denboraldia 2021 atal berezian egongo dira ikusgai estropadei lotutako eduki guztiak. Orioko estropalarien fitxak, egutegia, albisteak, kirol analisiak, argazki galeriak eta bideoak bilduko ditu kanalak.

Porra bat ere antolatuko da aurten, eta sari ederrak irabazteko aukera izango dute webgunearen erabiltzaileek.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide