Udane Ostolaza txapeldun gazteen mailako Hiru Hamarrekotan

Aritz Mutiozabal 2021ko eka. 14a, 12:45

Atzo eguerdian jokatu zuten finala Lekunberriko pilotalekuan, eta oriotarrak aise irabazi zion Aroa Sanchezi.

Hiru Hamarreko Harrijasotze Txapelketako finala jokatu zen atzo eguerdian, Lekunberriko Jaian Jai probalekuan, eta Urdax Magunazelaia abadiñoarra nagusitu zitzaion Mikel Lopetegi Urra zarauztarrari. Emakumezkoen bi txapelketa jokatu zituzten, aldi berean: helduena eta gazteena. Gazteen mailan, Udane Ostolaza oriotarra izan zen nagusi, Aroa Sanchezen aurkako norgehiagokan.

50na kiloko koparekin, kubikoarekin eta bolarekin aritu ziren, bakoitzarekin minutu eta erdiko denboran, eta harri guztietan Ostolaza gehiago izan zen. Guztira, 39 altxaldi lortu zituen; lehiakidea, berriz, 31rekin geratu zen. Helduen mailan, bien bitartean, Karmele Gisasola Zelai III.a Marina Blanco baino gehiago izan zen.

Argazkiak: Ibon Errazu

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide