Orio Arraunketa Elkarteak zazpi domina eskuratu ditu Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Aulki mugikorreko estropadak Legution. Artxiboko argazkia. (Utzitakoa)

Zazpi dominetatik bi urrezkoak izan dira, eta irabazi dituzte jubenil mailako emakumezkoen lauko skullak eta gizonezkoen absolutu mailan skiffak.

Gaur, goiz-eguerdi partean, Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da Legution, honako kategoria hauetan: kadeteak, jubenilak, 23 urte azpikoak, absolutu maila eta arraunketa egokitua. Orio Arraunketa Elkarteak 14 ontzi aurkeztu ditu txapelketara, eta zazpi domina eskuratu dituzte, horietatik bi urrezkoak:

Urrea lortu dute jubenil mailako emakumezkoen lauko skullak eta gizonezkoen absolutu mailan skiff batek; zilarra izan da gizonezkoen kadete mailako biko eta lauko skullentzat, gizonezkoen jubenil mailako skull laukoarentzat eta gizonezkoen 23 urte azpiko kategorian skiff batentzat, eta, azkenik, brontzea emakumezkoen jubenil mailako biko skullak lortu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide