Amak taldeak kontzertua mango du kiroldegian. Ekainaren 26an izango da, 19:00etatik aurrera. Antolakuntzak azaldu duenez, sarrerako ateak 20 minutu lehenago irekiko dituzte.
Kantaldirako sarrerak gaur arratsaldean jarriko dira eskuragarri kultur etxean, eta 10 euroko prezioa izango dute. Aforo-mugen ondorioz, 220 txartel jarriko dira salgai.
Alaitz Telletxea Tolosa, Maixa Lizarribar Saizar, Amaia Oreja Unanue eta Kristina Solano Maizak osaten dute Amak taldea, eta guztiek ibilbide luzea dute trikitia jotzen nahiz kantatzen. 2019an sortu zuten taldea, eta aurten grabatu dute lehen diskoa, Xabi Solano Maizaren estudioan.