Abaromendi kalearen sarrera bat itxiko du udalak asteazkenetik aurrera

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 8a, 11:42

Ibilgailuentzat astebetez egongo da itxita kalearen zati hori, zebra-bidean konponketa lanak egiteko. 

Abaromendi kaleko zebra-bide bat guztiz eraberrituko du udalak asteazkenetik aurrera, eta horregatik, auzorako sarbide hori itxita izango dute ibilgailuek astebetez. Udalak adierazi duenez, Zaragueta eskolara edo inguruko etxeetara joan nahi duten herritarrek autopistaren aldean dagoen sarrera erabili beharko dute,  sartu-irtenak egiteko. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide