Iberdrolaren ohar baten berri eman du Orioko Udalak

IƱigo Gaiton 2021ko eka. 7a, 12:00

Pelotari kalean generadorea jarri dute lanak egiteko, eta makina han izango da asteazkenera bitartean, udalak azaldutakoaren arabera.

Iberdrolak zenbait lan egin behar ditu sare elektrikoan, eta horretarako generadorea jarri dute Pilotari kalean, tailer mekanikoaren eta Gazetelekuaren parean. Hala azaldu du Orioko Udalak, goizean argitara emandako oharrean. Asteazkenera arte egongo da makina auzoan, eta horregatik, Iberdrolak barkamena eskatu die bizilagunei, udalak oharrean zehazten duenez: "Generadoreak zarata sortuko du, eta Iberdrolak barkamena eskatzen die bizilagunei eragozpenengatik, eta lanak ahalik eta azkarren egiten saiatuko direla azaldu dute".

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide