Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai Iratz Urkizuren kontzerturako sarrerak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Aforo mugak direla eta, 80 lagunentzat tokia izango da Arraunetxeko kontzertuan.

Iratz Urkizu oriotarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du ekainaren 18an, ostiralarekin, Orioko Arraunetxen, 19:00etan hasita. Sarrerak gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai, kultur etxean, 5 eurotan. Izan ere, aforo-mugak direla eta, 80 lagunentzat tokia izango da aretoan, eta sarrerak aldez aurretik eskuratu beharko dira. Udaletik azaldu dutenez, pertsona bakoitzak bi sarrera erosi ditzake, gehienez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide