Sara Peña bikain aritu da Tenerifeko ultratrail proban

Karkara

Tenerife Bluetrail mendiko ultrail lasterketa luzea jokatu du Sara Peña oriotarrak, ostiral gauetik irtenda eta 105 kilometro malkartsuri aurre eginda; ia 7.000 metroko desnibel metatuarekin. Peñak egundoko marka egin du, ibilbidea 17 ordu eta 42 minututan osatuz. Hala, emakumezkoetan laugarren sailkatu da, eta 48. orokorrean. Beteranoen mailan, gainera, bigarren emakumea izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide