Gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai FutbolisTOK bakarrizketarako sarrerak

Karkara 2021ko eka. 1a, 12:55

Orioko kultur agendaren barruan, Zuhaitz Gurrutxagak bakarrizketa egingo du Arraunetxen ekainaren 11n, 19:00etatik aurrera. 

Zuhaitz Gurrutxaga Real Sociedad futbol-taldeko jokalari izan zen eta, orain dela urte batzuk, Futbolisto baten konfidentziak izeneko bakarrizketa prestatu zuen, futbolari garaiko anekdotak eta pasadizoak kontatzen zituena. Orain, bere lehen bakarrizketa hartako zati batzuk berreskuratu ditu eta beste ikuskizun bat osatu du, bizipen eta anekdota berriak gehituz.

FutbolisTOK saioa ekainaren 11n izango da, 19:00etatik aurrera, Arraunetxen, eta gaur arratsaldean jarriko dituzte sarrerak salgai. Aforo mugatua izango denez, 70 sarrera jarriko dira eskuragarri, eta 5 euro balioko dute txartelek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide