Emaitza onak lortu ditu Orio Arraunketa Elkarteak Euskadiko III. Konfrontazioan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Igandeko estropadak Legution. (Joxemari Iturrarte)

Orio Arraunketa Elkarteko bederatzi ontzik podiumeko postuak eskuratu zituzten, eta horietatik bik urrea: Infantil mailako mutilen zortzikoak eta jubenil mailako emakumezkoen lauko skullak.

Arraunketa olinpikoko Euskadiko III. Konfrontazioa jokatu zen Legution igandean eta Orio Arraunketa Elkarteak 23 ontzi aurkeztu zituen hitzordura, 80 arraunlari inguru. Parte-hartze bikaina izateaz gain, emaitza onak lortu zituzten oriotarrek txapelketan. Izan ere, bederatzi podiumeko postu lortu zituzten: bi ontzik urrezko domina irabazi zuten (infantil mailako mutilen zortzikoak eta jubenil mailako emakumezkoen lauko skullak), bost ontzik zilarra eta bi ontzik brontzea.
 
Horrez gain, bost ontzi bosgarren postuan sailkatu ziren, eta gainontzekoak bosgarren postutik atzera:
5. postuan ontzi bat.
6. postuan lau ontzi.
7. postuan ontzi bat.
10. postuan ontzi bat.
12. postuan ontzi bat.
14. postuan ontzi bat.
 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide