Antxon Mendizabal, 'Mendi'-k erakusketa zabaldu du gaur Beasainen

Onintza Lete Arrieta

(Argazkia: Antxon Mendizabal)

Eskulturgileak zurezko artelanak jarriko ditu ikusgai Aterpe tabernan, sare sozialetan iragarri duenez. Erakusketa gaurtik uztailaren 8ra arte egongo da ikusgai.

Egurrarekin koadroak, eskulturak, armarriak nahiz altzariak egiten ditu Antxon Mendizabal, Mendi eskulturgileak, eta hilabetez baino gehiagoz pieza horietako batzuk ikusgai jarriko ditu Beasainen (Gipuzkoa). Hain zuzen, Ezkiaga kaleko Aterpe tabernan paratu ditu, eta gaurtik ikusi ahalko dira.

Mendiren lanari buruz gehiago jakin nahi duenak Facebookeko bere orrian begira dezake.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide