Orio Eragineko kadeteek Gipuzkoako txapeldun izatea lortu dute

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 23a, 21:17

Sinergia Orio taldeak irabazi egin ditu asteburuan Eibarren aurka jokatutako bi partidak, eta horri esker, Oñati baino puntu bat gehiagorekin bukatu dute liga oriotarrek, lehen postuan.

Denboraldia borobila ari da izaten Orio Eragin Eskubaloia elkarteko kadeteentzat. Lehengo astean Euskadiko txapelketan bigarren egitea lortu zuten, eta asteburu honetan, Gipuzkoako txapelketa irabazi dute. Eibarren aurka bi partida jokatu dituzte asteburuan, atzo eta gaur, eta 23-22 eta 23-28 emaitzekin gailendu dira bietan. Hala, Oñati baino puntu bat gehiagorekin bukatu dute liga, aurreneko postuan.

Hemendik bi asteburu barru Espainiako txapelketa jokatuko dute Sinergia Orio taldeko jokalariek.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide