Orio AEko neskek bigarren egin dute Euskadiko trainerilla txapelketan

Iñigo Gaiton

Legution jokatu da Euskadiko txapelketa asteburuan, eta Kaiarriba nagusitu da emakumezkoen senior mailan. Oriotarrak bigarren izan dira, 4,80 segundora.

Euskadiko Trainerilla txapelketako estropadak jokatu dira Legution atzo eta gaur, eta Orio AEren ontzi bakarra izan da lehian, senior mailako emakumezkoena. Gaurko finaletan bigarren egitea lortu dute oriotarrek. Garaipena Kaiarribarentzat izan da —15:08:18—, bigarren Orio —15:12:98—, hirugarren Deustu —15:17:02— eta laugarren Ondarroa —17:06:82—.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide