Imanol Alguacilen Realak denboraldia borobildu du Europa ligarako txartela lortuta

Iñigo Gaiton

Imanol Alguacil, artxiboko irudian.

Reala 0-1 gailendu zaio Osasunari ligako azken partidan, eta sailkapeneko bosgarren postuan bukatu dute denboraldia txuri-urdinek. Alguacilek esan du "ikaragarria" dela taldea lortzen ari den guztia.

Realak helburua betetzea lortu du ligako azken partidan, Europa ligarako sailkapena lortu eta gero. Txuri-urdinek 0-1 irabazi dute Osasunaren aurkako partida, Alexander Isakek 86. minutuan sartu duen golari esker.

Imanol Alguacilen gidaritzapean, donostiarrek bosgarren postuan itxi dute liga. Entrenatzaile oriotarrak partidaren ostean azaldu duenez, "ikaragarria" da taldea lortzen ari dena. Jokalariak ere pozik agertu dira partidaren ostean, eta Mikel Oiarzabalek denboraldia "historikoa" izan dela adierazi du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide