Udan autoa aparkatzeko pegatinak maiatza bukatu aurretik banatuko ditu udalak

Karkara 2021ko mai. 11a, 09:00

Udalak azaldu duenez, TAO sistema martxan jarri aurretik herritarrei etxera bidaliko zaizkie pegatinak, beti ere zerga ordaintuta izanez gero. 

Orioko Udalak atzo jakitera eman zuenez, herritarrek maiatza amaitu aurretik jasoko dute uda denboraldian autoa aparkatzeko pegatina. Eranskailuak etxeetara bidaliko ditu udalak, zerga ordainduta eta udalararekin zorrik ez duten herritarren kasuan.

Ordainketa helbideratuta daukatenei, apirilean kobratu zitzaien ibilgailuen zerga. Helbideratuta ez dutenen kasuan, lehengo hilaren 30era arteko epea zuten ordainketa egiteko. Epean ordaindu ez dutenei, aldiz, %5eko errekargoa aplikatzen zaie. Kutxabanken ordaindu behar da ibilgailuen zerga, Orioko Udaleko zerga-bilketarako dela adierazita, eta gaian ibilgailuaren matrikula jarrita.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide