Merkatarien ginkana antolatu du Arkupek datozen bi asterako

Aritz Mutiozabal 2021ko mai. 9a, 15:00

Balearen Eguna irudikatzen duen ikurra.

Bezeroek sei zigilu lortu beharko dituzte herriko establezimendu ezberdinetan erosita. Parte hartzaileen artean 200 euroko bost erosketa bonu zozkatuko dituzte.

Balearen Egunaren harira, Arkupek merkatarien ginkana antolatu du maiatzaren lehen bi asteetarako, Orioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Gabonak inguruan antolatu ohi duenaren antzekoa izango da, eta herritarrak Orion kontsumitzera bultzatzea du helburu.

Hilaren 14a bitartean ekimenarekin bat egiten duten herriko establezimenduen kontsumitzen duten bezeroek txartel bat jasoko dute, eta txartel horrek sei zigilu itsasteko tokia izango du. Bezeroek sei establezimendu ezberdinetako zigiluak lortu beharko ditu zozketa batean parte hartu ahal izateko. Guztira, 200 euroko bost erosketa bonu zozkatuko dituzte parte hartzen duten saltokietan gastatzeko. Zozketa maiatzaren 14an egingo dute, arratsaldean, baina ordu zehatza oraindik ez ¡dute finkatu.

Ekimenean parte hartzen duten herriko negozioek Balearen Eguna irudikatzen duen ikur bana jarri dute erakusgai beraien establezimenduetako sarreran. Modu horretan, herriaren eta itsasoaren arteko lotura nabarmendu nahi dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide