Gizonezko bat atxilotu dute Orion, ustezko genero indarkeria kasu batengatik

Karkara

Gizonezko batek emakumezko bat erasotu du Mendibeltz futbol zelaiaren ondoko gunean, Ertzaintzak emandako informazioaren arabera. 20:45ak aldera gertatu da erasoa.

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur iluntzean Orion, genero indarkeria kasu posible batengatik. Ertzaintzak zehaztu duenez, 20:45 aldera izan da erasoa Mendibeltz futbol zelaiaren ondoan, eta gizonezkoa atxilotuta dute.

Lekuko batek azaldu duenez, erasoaren berri izandakoan inguruan zeuden hainbat herritar hurbildu dira eremura, eta "tentsio uneak" bizi izan dira erasoan inplikatutako bi lagunen eta hurreratu diren herritarren artean; azken horietako bat arin zauritua izan da.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide