Musikaz gozatzeko hitzordua antolatu dute Etxeluzen larunbaterako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Ekimenean parte hartu nahi dutenek mahaia erreserbatu behar dute oriokogaztetxea@gmail.com helbidean edo instragram bidez.

Larunbat arratsalderako ekitaldi berezia antolatu du Orioko Etxeluze gaztetxeak, eguzkitan musikaz eta edanaz gozatzeko. A_Roots DJak girotuko du hitzordua; 15:00ean hasiko da ekitaldia eta bertan parte hartu nahi dutenek mahaia erreserbatu behar dute oriokogaztetxea@gmail.com helbidean edo instragram bidez. Eguzkitakoa emateko eskatu diete antolatzaileek parte hartzaileei.

Bestalde, iganderako mus txapelketa ere antolatu dute Etxeluzen. Arratsalde partean izango da, 16:00etan hasita, eta parte hartzeko bikoteko bost euro ordaindu beharko da. Txapeldunek otordua irabaziko dute Kolon Txikin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide