Arratsaldean jarriko dituzte salgai Olatz Salvadorren kontzerturako sarrerak

Karkara 2021ko mai. 4a, 16:15

Aforo mugak direla eta, Orioko Udalak 220 sarrera jarriko ditu salgai Olatz Salvadorrek hilaren 15ean Karelan emango duen kontzerturako.

Olatz Salvadorrek kontzertua emango du Karela kiroldegian maiatzaren 15ean, 19:00etatik aurrera. Emanaldirako sarrerak gaur arratsaldetik aurrera egongo dira eskuragai kultur etxean, 10 euroren truke. Pertsona bakoitzak gehienez bi txartel erosteko aukera izango du. Kontzertuaren egunean, sarrerako ateak 20 minutu lehenago irekiko dituzte antolatzaileek.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide