Portu Zuzendaritzak eskoilera itxi du konponketa lanak egiteko

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 4a, 13:54

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak zakuak jarri ditu trabeska hondartzako eskoileraren hasiera aldera. Orioko Udalak emandako informazioaren arabera, oinezkoentzako pasabidea itxita egongo da, Portu Zuzendaritzak egingo dituen konponketa lanak bukatu bitartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide