Orioko Udalak eman du argitara hilabete honetarako eta hurrengorako kultur programa. Kontzertu, erakusketa, ipuin-kontaketa saio eta askotariko ekimenekin osatu dute egitaraua. Hemen, osorik:
MAIATZAK 15, LARUNBATA
19:00 Olatz Salvadorren kantaldia Karela kiroldegian. Sarrera 10€
MAIATZAK 10, ASTELEHENA
17:30 Miriam Mendoza ipuin-kontalaria kultur etxeko areto nagusian
MAIATZAREN 17TIK 21ERA
Goiz eta arratsaldez: Goiuri Unanue eta Jon Alkainen arropa-erakusketa kultur etxeko areto nagusian
MAIATZAK 24, ASTELEHENA
17:30 Miriam Mendoza ipuin-kontalaria kultur etxeko areto nagusian
MAIATZAREN 22TIK 28RA
Kukuarri Astea: mendi-lasterketa, liburu-aurkezpena, Mendi Film Festival…
EKAINAK 11, OSTIRALA
19:00 Zuhaitz Gurrutxagaren «FutbolisTOK» bakarrizketa, Arraunetxen. Sarrera 5€
EKAINAREN 14TIK 17RA
Musika eskolaren entzunaldiak (irekiak edo itxiak, egoeraren arabera).
EKAINAK 18, OSTIRALA
19:00 Iratz Urkizuren kontzertua eta disko-aurkezpena, Arraunetxen. Sarrera 5€
EKAINAK 26, LARUNBATA
19:00 AMAK taldearen emanaldia Karela kiroldegian. Sarrera 10€