Iratz Urkizuk Arraunetxen aurkeztuko du ontzen ari den diskoa ekainaren 18an

Karkara

(Argazkia: Iratz Urkizu)

Musikari oriotarrak sare sozialetan eman du hitzorduaren berri. Lehen diskoa grabatzen aritu da apirilean Mutrikuko AME estudioetan.

Bide Batez musika taldeko Iratz Urkizu oriotarra lehen diskoa grabatzen ari da, eta jakinarazi du lana aurkezteko aurreneko kontzertua non emango duen: Arraunetxen. Ekainaren 18an jarri dute hitzordua, 19:00etan.

Aurrerago emango dute sarrerei buruzko informazioa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide