Gorka Eizmendik podiumean izatea lortu du Lorcako rallyan

IƱigo Gaiton 2021ko api. 27a, 16:00

Espainiako rally txapelketako jardunaldia egin zen asteburuan Lorcan, eta Eizmendirentzat denboraldiko aurreneko lasterketa izan da. Oso gustura agertu da lortutako emaitzarekin.

Gorka Eizmendi rally gidariak asteburuan abiatu du aurtengo denboraldia. Diego Sanjuanse kopilotuarekin batera Lorcan egindako rallyan parte hartu zuen, eta txapelketan zehar, une oro podiumeko postuetan mantentzea lortu zuen. Hala, "oso gustura" agertu da rallyan lortutakoarekin. "Guretzat rally oso ona izan da asteburukoa. Denboraldiko aurrenekoa izanik, podiumean sartzeko helburuarekin egin genion lasterketari, eta lortu dugu".

Rally Terra d´Agua izango du hurrengo hitzordua Eizmendik, ekainaren 4 eta 5ean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide