Bateletan irabazitako banderekin herrian buelta egin dute estropalariek

Karkara

Orio AEko gaztetxoek bi bandera irabazi dituzte asteburuan Galizian, Espainiako batel txapelketan. Ospakizuna izurritearen garaira egokitzea besterik ez zaie geratu, eta zazpiak aldera, furgonetetan bi buelta egin dituzte herrian. Denboraldian zehar bateletan irabazitako bandera guztiak atera dituzte kalera, eta bozina eta oihu artean egin dute aliron inprobisatua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide