Asteburuan ez dute garaipenik lortu Orio Eragin klubeko taldeek

Karkara

Sinergia Orio taldeak Oñatiko Aloña Mendi izan du aurkari eta Andu Proiektuak taldeak Ereintza.

Asteburuan, eskubaloi partidak jokatu dituzte Eragin klubeko bi talde. Alde batetik, kadete mailako Sinergia Orio taldeak Oñatiko Aloña Mendi taldea izan du aurkari, Gipuzkoako kadete mailako lehen postua irabazteko norgehiagokan. Etxean jokatu zuten partida oriotarrek, baina ez zuten partida irabazterik lortu, 30-33 emaitzarekin amaitu baiten norgehiagoka.

Bestetik, jubenil mailako Andu Proiektuak taldeak Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuen Ereintza taldearen aurka, eta errenteriarrek 25-18 irabazi zuten partida.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide