Ostiralean bukatuko da zirkulazio-zerga borondatez ordaintzeko epea

Karkara 2021ko api. 26a, 09:32

Ordainagiria helbideratu nahi dutenek gaur arteko epea dute hori eskatzeko.

Ibilgailuen aurtengo zirkulazio-zerga ordaintzeko epea martxoan ireki zuen Orioko Udalak, eta zerga hori ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 30era arte, datorren ostiralera arte, izango da zabalik.

Aurtendik hasita ordainagiria helbideratu nahi dutenek gaur arteko epea dute hori eskatzeko.

Udalak gogoratu du beranduago ordaintzen dutenei errekargoa aplikatuko zaiela.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide