Txema Pikabeak idatzitako 'Lia' liburuaren ale bana irabazi dute Josune Zabaletak eta Amaia Urkolak

Karkarak 2021ko api. 24a, 09:43

Atzo, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen, eta egun bereziaren aitzakian, Txema Pikabeak idatzitako Lia liburuaren bi ale zozketatu zituen KARKARAk bazkideen artean. Josune Zabaleta eta Amaia Urkola izan dira zozketaren irabazleak, eta atzo bertan pasatu ziren KARKARAren erredakziotik sariak jasotzera —Xabier Ibarbiak jaso zuen Amaiaren liburua, argazkian ikus daitekeen modura—. Eskerrik asko zozketako parte hartzaile guztiei!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide