Asteburuko eskubaloi partidak

Karkara

Orio Eragineko jokalariek bi partida jokatuko dituzte asteburu honetan, bat etxean eta bestea kanpoan.

Orio Eragineko eskubaloi jokalariek bi partida izango dituzte asteburu honetan. Gaur, larunbata, Sinergia Oriok (kadeteak) etxean jokatuko du Cartonajes Arregi Aloña Mendiren aurkako norgehiagoka, 11:00etatik aurrera. Arratsaldean, Andu Proiektuak (jubenilak) taldeak Errenterian izango du partida 18:00etan, Ereintza Aguaplasten kontra.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide