Larunbatean, apirilak 24, Orio AEren batzar nagusia egingo da Arraunetxen 10:30ean hasita. Berez 2020ko martxoan egin nahi zuten bilkura, baina atzeratu egin behar izan zuten izurriteagatik, eta orain egitea adostu dute.
Osasun neurrien ondorioz, gehienez 70 bazkiderentzako tokia izango da batzarrean, elkarteak adierazi duenez. Horregatik, derrigorrezkoa izango da gonbita edukitzea, eta hori kultur etxean jaso beharko da.
Hauek dira bilkuran landuko diren gaiak:
- Zuzendaritza berriaren aurkezpena (2019ko irailaren 16an onartu zena)
- Azken batzarreko aktaren irakurketa eta onespena
- 2020ko denboraldiari buruzko arraunketa emaitzak
- 2020ko balantze ekonomikoa
- 2021eko aurrekontua
- Proiektua: non gaude eta nora goaz
- Eskari-galderak