Bitik partida bat irabazi du OBBk Galizian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 20a, 10:37

OBBko neskek Spanish Softball Leagueko  4. jardunaldia jokatu zuten Galizian.

Orioko Bate Bizkorrak taldeko jokalariak Galiziako A Coruña hirian jokatu zuten Spanish Softball Leagueko  4. jardunaldia, asteburuan. Ohiko den bezala, bi partida jokatu zituzten jardunaldi bakarrean eta emaitza desberdinak lortu zituzten. 

Lehenengo partidan OBBkoak jarri ziren aurretik, lehengo sarreran 3 hit eta 2 puntu lortuz, baina etxeko taldeak partidari buelta ematea lortu zuen; 5-4 emaitzarekin gailendu ziren galiziarrak. 

Bigarren partidan, berriz, hasiera-hasieratik horiak nagusitu ziren. OBBko neskek bateak gogoz astindu zituzten; 3. sarreran, esaterako, 7 hit eta 7 puntu egin zituzten partida ia erabakita utziz. Azkenean, 2-9 emaitzarekin nagusitu ziren oriotarrak

OBBko kideek Igone Etxeberriaren eta Maialen Pisonek egindako lana nabarmendu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide