Bertan behera gelditu da Miriam Mendoza ipuin-kontalariaren saioa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko api. 20a, 08:52

Ipuin-kontalariak ezingo du asteleheneko saioa eskaini, baina liburutegiko arduradunek aurrerago jakinaraziko dute data berria.

COVID-19ak sortutako egoerak zaildu egiten du kultur ekimenak antolatzea, azken unean bertan behera gelditzeko arriskua dagoelako. Hala gertatu da Miriam Mendoza ipuin kontalariak datorren astelehenean eskaini behar zuen saioarekin. 3-6 urte bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzat antolatutako saioa zen, baina bertan behera gelditu da. Dena dela, liburutegiko arduradunek jakinaraziko dute noizko antolatuko duten berriz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide