Oraindik ere eskuratu daitezke Testura taldearen kontzerturako sarrerak

Iñigo Gaiton

Ostiral honetan, apirilak 16, Testura musika taldearen emanaldia izango da Arraunetxen, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Kontzerturako sarrerak aldez aurretik erosi behar dira kultur etxean, eta jakitera eman dutenez, oraindik ere badaude txartelak eskuragai, 2 euroren truke.

Testura Ander Mujikaren proiektu pertsonala da. Napoka Iria desegin eta gero, hainbat proiektutan ibili zen musikaria, baina denbora bat pasatakoan, etxean gordeta zituen kantuen zirriborroei forma ematen hasi zen. Abestien sortze prozesu horretan, bidelagun izan zituen Felix Buff eta Johannes Buff. Hala sortu zen Testura taldea, eta izen bereko diskoa plazaratu zuten 2020ko martxoan. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide