Iratz Urkizu bere lehen diskoko abestiak grabatzen ari da Mutrikuko AME estudioetan. Musikariak hala eman du jakitera sare sozialetan, eta aitortu duenez, "emozioz baina aldi berean urduritasunez" hasi da ibilbide propioa urratzen. Esker oneko hitzak ere izan ditu, erabakia hartzerakoan ondoan izan dituenentzat: "Mila esker aldez aurretik proiektu honen parte izango zareten guztiei eta aurrera pausu hau emateko ningan sinetsi duzuen denei".
Urkizu Bide Batez taldeko abeslaria da azken urteetan, eta plazaz plaza ibiltzen da abestien bertsioak kantatzen. Bestalde, Youtube kanalean ere plazaratu izan ditu kantuen bertsioen bideoak.