Pentsamendu Tailerrak beste saio bat egingo du ostiral honetan Etxeluze Gaztetxean, eta oraingoan, bertso musikatuak eta solasaldia izango dira Julen Zulaikarekin eta Harkaitz Bastarrikarekin. Antolakuntzak azaldu duenez, arratsaldeko zazpietan emango zaio hasiera saioari, eta une oro osasun neurriak bermatuko dituzte.