Gaur goizean jokatu da Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia Pasaian, eta ligako txapeldun izan dira oriotarrak hainbat mailatan. Denboraldi osoko lan onaren saria jaso dute infantil mutilek, kadete mutilek, eta jubenil neska zein mutilek. Hala, sailkatu egin dira bihar jokatuko den Gipuzkoako Txapelketara.
Batel asko aritu dira lehian
Oriotarrek batel asko uretaratu dituzte ligan: infantil nesketan, esaterako, hiru batel (bosgarren, hamabigarren eta hamahirugarren amaitu dituzte ligak Orio A-k, B-k eta C-k hurrenez hurren). Infantil mutiletan ere hiru ontzi ibili dira ligan borrokan (bosgarren eta zortzigarren gelditu dira B eta C ontziak).
Promesa nesketan bi batel lehiatu dira, eta horiek bosgarren eta zortzigarren postuetan gelditu dira aurtengo sailkapen orokorrean.
Kadete mutiletan ere hiru ontzi ibili dira, eta zortzigarren eta bederatzigarren amaitu dute B eta C ontziek.