Itzulia Oriotik pasa da beste behin

Karkara

Aginatik iritsi eta Zarautz aldera, ziztuan igaro dira Euskal Herriko Itzuliko txirrindulariak gaur 14:30ak aldera Oriotik. Bosgarren eta azken bigarren etapa da gaurkoa, eta Ondarroan amaituko da.

Lasterketako etaparik lasaiena ari dira korritzen txirrindulariak gaurkoan, Hondarribian hasi eta Ondarroara arte. 160 kilometro inguru, baina zailtasunik gabeak dituzte aurretik; sprintean amaitzen diren horietako etapa bat da.

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere Oriotik igaro da lehia, Zarautz alderantz. Getaria eta Zumaia ere zeharkatu ditu tropelak, Debara jarraitzeko ondoren.

Rosana argazkilariak Orioko zubian zihoazenean harrapatu ditu kirolariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide