Bihar jokatuko dituzte Orio Eragineko kadeteek asteburuko partidak

Onintza Lete Arrieta

Eguerdian izango da aurreneko norgehiagoka, etxetik kanpo, Donostian. Arratsaldekoa, berriz, Karelan jokatuko dute, Usurbil B taldearen aurka. Etxeko partida hori zuzenean ikusteko aukera egongo da Orio Eraginen Youtube kanalean.

Orio Eragin Eskubaloia elkarteko kadeteek bihar, larunbata, jokatuko dituzte asteburu honetako partidak. Batetik, Sinergia Orio taldea Donostian izango da eguerdian, 12:30ean Bera Bera Lacturale taldearen kontra.

Neolith Orio taldea, berriz, etxean lehiatuko da, Karela kiroldegian, 16:15ean. Usurbil B taldearen kontra jokatuko du partida, eta hori zuzenean ikusteko aukera izango dute zaletuek Orioeraginen Youtubeko kanalean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide