Ongietorri beroa egin diete realzaleek Imanol Alguacili

Karkara

Realak irabazi du Espainiako Kopa, Athletic taldearen aurka huts eta bat gailenduta larunbatean Sevillan (Andaluzia, Espainia), eta atzo iluntzean Imanol Alguacil entrenatzaile oriotarraren etxepera gerturatu zen hainbat realzale, eskerrak ematera eta garaipena ospatzera. Alguacilen bizilagun asko ere atera ziren balkoietara txalo jotzera entrenatzaileari. Bertsoa ere eskaini zion zaletu batek. Alguacilek txalo joz eskertu zuen zaleen keinua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide