Aberri Eguna kantuan eta musikarekin ospatu da herriko plazan

IƱigo Gaiton 2021ko api. 4a, 14:48

12:30ean egin da kale agerraldia plazan, eta herritar ugarik parte hartu du musikariek girotu duten elkarretaratzean.

Gaur, apirilak 4, elkarretaratzeak egin dira Euskal Herriko herrietan eta hirietan Aberri Eguna ospatzeko. Euskal Herria Baterak egindako deialdiari erantzunez, herritarrak Orioko plazan juntatu dira 12:30ean, eta borobilean jarrita, elkarretaratzea egin dute musikariek lagunduta. Pieza instrumentalak entzuteaz gain, jendea gustura aritu da kantuan, eta antzeman da jende askorentzat egun seinalatua dela gaurkoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide